Mikel Garcia

Sábado, 27 de mayo 2023, 00:34

Nhil musika taldeak Lemoako Kotxepin kultur etxean joko du ekainaren 9an. Emanaldia 20.00etan hasiko da, eta interesdunek sei euro balio duen sarrera erosi beharko dute.

Aretxabaletako taldea da Nhil. Beñat Arrieta, Asel Errazti, Sara Alonso, Xabi Zuazabeitia, Lia Garai eta Aitor Ruiz de Austri dira taldekideak. Seikoteak 2022an kaleratu zuen bere azken diskoa, ‘Bizi bagina bezala’, non euskarazko hiru abesti eta ingelesezko sei agertzen diren. Taldeak Mikel Etxaburu, Lide Hernando eta Joseba Aparicioren laguntza izan zuen.

Arrieta, Errazti, Alonso eta Zuazabeitia 2017an bildu ziren pop-funk generoak lantzeko asmoz. Geroago, 2019an, Lia Garai saxofoi jotzailea eta Aitor Ruiz de Austri tronboi jotzailea gehitu ziren. Harrezkero, bi disko kaleratu dituzte, ‘Aztarnak’ izenekoa 2020an, eta lehen aipatutakoa 2022an. Horietako lehena zazpi abestik osatu zuten, eta horietako bat Berri Txarrak taldearen ‘Maravillas’ kantaren bertsioa izan zen.

Gainera, 2020an Gasteizko txosnek antolatutako Banda Lehiaketaren bigarren edizioa irabazi zuten. Bertan, Iruñerriko ‘Baizera!’, Bermeoko ‘Etxekalte’ eta Gasteizko ‘Red iron squad’ saioekin lehiatu ziren.

Bestalde, pandemiagatik entsegu lokaletara sartzea ezinezkoa zenean, Sara Alonsoren garajean babesa aurkitu zuten eta bertan hasi ziren bigarren diskoa biltzen duten lehen doinuak egiten. Horregatik, ‘Bizi bagina bezala’ izena, mundua geldirik egon arren, banda bizirik zegoela sentiarazteko pentsamendutik erabaki zuten.

Enlace de origen : Nhil taldeak kontzertua eskainiko du ekainean, Lemoan