Jon Martin-Etxebeste

Sábado, 6 de enero 2024, 20:52

Norbanakoa ohartu edo ez, mundua kolapsoaren ertzean dago. Krisi ekosozialak zuzeneko eragina izango du datozen urtetan guztion bizitzatan. Orain arte ezagutu ditugun zenbait erosotasun eta pribilegio desagertu egingo dira klase ertainarentzat. Jokin Bergarak honaino ekarri gaituzten faktoreen errepasoa egin du saiakera liburu labur honetan. Ezinbestean ezkorra da liburua, gizateriaren krisi sakon baten atariko garaiaren analisia egiten baitu; baina, aldi berean, distiraz beteta ageri da. Etsipenak paralisira eraman gaitzakeenaren jakitun, itxaropenezko mezuak helarazten ditu soziologoak. Liburu honen bidez ekonponbiderako bidea markatzen duen itsasargia piztu du eta proposamen zehatzak zerrendatzen ditu liburuak.

Adaxka lehorrak

Xabier Leteren esaldi batek ematen dio izenburua liburuari: «ni naiz hostori gabe gelditzen ari den ardaxka lehorra» eta Bergararen asmoa abesti horretako beste pasarte batzuekin ere erka daiteke: «erreka zikinen iturri garbiak» seinalatzen ditu. Zer garen eta zer izan nahi dugun gure buruei galdetzeko ordua dela planteatzen du. Azken batean, etengabeko hazkundearen ideiak liluratuta, erregai fosilak ustiatzeari esker loratu da jendarte hau (lore beltz bat inondik ere); baina etapa hori agortuta dago eta, harekin batera, baita kapitalismo modernoa ere. Litekeena da hurrengo sasoian beraien burua salbatzaile gisa aurkeztuko duten agintari autoritazioak ugaltzea. Horren aurrean antolaketa komunitarioa proposatzen du, ekologia, desazkundea, genero ikuspegia… hainbat gai jorratzen ditu autoreak modu ulergarrian. Euskal Herritik egindako begirada bat da berea, bertako tentsioak aztertzen ditu, bertako adibideen bidez ilustratzen irakurlea. Adaxka lehorrean ernamuinak ere ageri dira…

Enlace de origen : Iturri garbiak